XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jesus'en jaiotza2
(2) Lenengo izen-emate au, Siria'ko kargudun Zirino zala egin zan.
(3) Guziak izenak ematera zijoazen, bakoitza bere errian.
(4) Jose ere, Nazaret'eko erritik, Galilea'tik, Belen deritzan Dabid'en errira joan zan, Dabid'en etxeko ta erriko baitzan, (5) aurdun zeukan emazte Mari'rekin, izena ematera.
(6) An zeudela, erditze-ordua etorri zitzaion, (7) eta an erdi zun bere leen-semea; bildu zun aur-oialez, eta ikullu-aska batean ezarri zun; ez baitzegon lekurik arrotz-etxean.
Artzaiak(8) Inguru artan artzai batzuk ari ziran izarpean artaldeak zaitzen.
(9) Eta Jaunaren Aingerua agertu zitzaien, eta Jainkoaren argitasunak argiz inguratu zitun, eta latz ikaratu ziran.
(10)
(11)
(12)
(13) Bat-batean, Aingeruari zeruko gudari-talde bat bildu zitzaion, onela Jainkoa goretsiz: (14)
(15) Aingeruak andik zerura aldegin zutenean, artzaiak au zioten alkarri:
(16) Korrika joan ziran, eta an arkitu zituten Mari, Jose, ta aurra askan etziña.
(17) Ikusitakoan, zabaldu zuten aur onezaz esan zitzaiena.